Ekonomia -

Eustaten datu ekonomikoak

2017an Euskadiko hazkunde ekonomia % 2,9koa izan da eta enpleguarena % 2,1ekoa

Lehen sektorea izan ezik, beste sektore guztiek hazkundea izan zuten iaz.

Industria sektoreko langile bat. Argazkia: EiTB.
Industria sektoreko langile bat.
Industria sektoreko langile bat. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko hazkunde ekonomikoa % 2,9koa izan zen 2017an, Barne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundea % 3koa izan baitzen hirugarren hiruhilekoan. Enpleguaren hazkundearen harira, urtebeteko tasa % 2,1ekoa izan da.

Eustatek astelehen honetan jakitera eman duenez, EAEko ekonomiaren hazkundea lehen sektorean izan ezik, beste sektore guztietan oinarritu da.

Enpleguaren hazkundeari dagokionez, % 2,1eko eboluzio positiboa izan zuen 2017an.

Barne Produktu Gordinaren hazkundea Eusko Jaurlaritzak aurreikusitakoa izan da azkenean, baina enpleguak espero zena baino hamarren bat gehiago hazi da.

EAEko hazkunde ekonomikoa azken hiruhilekoan uztaila eta iraila bitartean baino % 0,7ko gehiago izan zen.

Eskaintzaren harira, 2017ko azken hiruhileko urte arteko hazkunde-tasa industriaren, eraikuntzaren eta zerbitzuen portaera onean oinarritu da.

Lehen sektoreak, aldiz, hazkunde negatiboa izan zuen laugarren hiruhilekoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Eustaten datuak BPGd gaur Gaurko azken orduko albistea Ekonomia berriak