Ekonomia -

BIZKAIA

Bost pertsona intoxikatu dira Sondikan, lantegi batean piztutako sutean

09:20 aldera piztu da sua Sangroniz industrialdeko Iberre kaleko tailer batean, eta nabe horretan dauden enpresetako langileak irtenarazi dituzte.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona intoxikatu dira gaur goizean kea arnastuta Sondikan, Sangroniz industrialdeko lantegi batean piztutako sutean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Hasiera batean zaurituak tokian bertan artatu badituzte ere, gero, Gurutzetako ospitalera eraman dituzte.

Larrialdi zerbitzuek 09:20an jaso dute deia, Sondikako Sangroniz industrialdeko Iberre kaleko auto tailer batean sutea piztu dela jakinarazteko.

Garren ondorioz, kaltetutako industria-nabe horretan dauden enpresetako langileak irtenarazi dituzte.

Suhiltzaileek ordubete inguru behar izan dute sua itzaltzeko. Garrek kalteak eragin dituzte lantegiaren teilatuan eta pintatzeko kabinan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Azken ordukoa Bizkaia EAE Suteak bideoak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Sondika