Ekonomia -

Espainiako KPI

Inflazioak % 1,1eraino egin du gora otsailean elektrizitatearen garestitzea dela eta

Hileko kontsumorako salneurrien garapenari dagokionez, otsailean % 0, 1 egin dute gora.

Salneurrien igoeraren grafiko bat. Argazkia: EiTB.
Salneurrien igoeraren grafiko bat. Argazkia: EiTB.
Salneurrien igoeraren grafiko bat. Argazkia: EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) urte beteko tasak % 1,1eraino egin du gora otsailean, urtarrilean baino % 0,5 gehiago, Estatistikako Institutu Nazionalak (INE) astearte honetan aurreratutako datuen arabera.

Elektrizitatearen garestitzeak izan du hileko gorakadan eragin handiena; izan ere, 2017ko hilabete berean salneurriek beherakada izan zuten.

Datorren martxoaren 13an datuok konfirmatzen badira, KPIk 18 hilabete jarraian emango ditu gora egiten.

Hala ere, orain arte ezagutzera emandako datuen arabera, urtarrileko inflazioa 2017koa (% 2an kokatu zen) baino motelagoa izan da.

Hileko kontsumorako salneurrien garapenari dagokionez, otsailean % 0, 1 egin dute gora.

Bestalde, KPI harmonizatuak bost hamarren egin du gora eta % 1,2an kokatu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak KPI berriak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Kontsumoa Elektrizitatea