Ekonomia -

Porrota

Toys 'R' Us Espainian dituen dendak saltzea aztertzen ari da, AEBkoak itxi ostean

Estatu espainiarrean 53 denda ditu, horietako bost Hego Euskal Herrian: Basauri, Barakaldo, Gasteiz, Donostia eta Iruñean.

Artxiboko argazkia: EFE
Artxiboko argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Toys 'R' Us AEBko jostailu denda-katea Espainiako operazioetan izan ditzakeen aukerak aztertzen ari da, baita dendak saltzea ere. Estatua espainiarrean 53 denda eta 1.600 langile inguru ditu. Australia, Frantzia, Polonia eta Portugaleko operazioen kasuan ere erabakitzeko prozesuan dago, AEBeko dendak (735) likidatzeko prozesua hasteko baimena atzo, osteguna, eskatu eta gero.

Bost denda ditu Hego Euskal Herrian: Barakaldo, Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Iruñean, hain zuzen.

Halaber, multinazionalak baieztatu duenez, jarduera eten eta berrantolatu egingo du Kanadan, Asian eta Europa Zentralean, Alemania, Austria eta Suitza barne.

Espainiako kasuan, Australian, Frantzian, Polonian eta Portugalen bezalaxe, adierazi du beste aukerak aztertzen ari direla, baita sektorean salmentak ere egitea.

Halere, enpresatik azpimarratu dutenez, Toys 'R' Useko dendak "zabalik daude nazioarteko merkatuetan, bezeroei arreta eskainiz". Toys 'R' Usek 53 denda ditu Estatu espainiarrean, eta 1.600 langile baino gehiago.

"Lur jota nago emaitzarekin, baina ez daukagu babesik AEBen jarraitzeko, hori dela eta, merkatu estatubatuarrean ditugun dendak modu mailakatuan ixteko prozesuan gaude, eta nazioartean jarduera eten edo zenbait kasutan berrantolatzeko modua aztertzen ari gara", esan du Dave Brandon, enpresako presidente eta zuzendaritzako kideak.

"Egun tristea da guretzat, baita azken 70 urteetan zerbitzua eman diegun milioika ume eta familiak ere", gaineratu du 1957an sortutako jostailu denda-kateko arduradunik nagusienak. Enpresak iazko irailaren 17an eskatu zuen laguntza porrotari aurre egiteko. Orduan, barne berrantolamendua hasi zuen, baina ezin izan dute itxiera saiestu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Espainia albisteak Merkataritza albisteak