Ekonomia -

Bizkaia

Bombardierrek Bruselako 175 tranbien trakzioa egingo du Trapagaranen

Lehen unitateak, 60 bat, 2020an izango dituzte prest. Aurreneko eskariak 169 milioi euroko aurrekontua du.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bombardier enpresak Trapagaranen (Bizkaia) duen lantegiak Bruselako tranbien 175 unitateen trakzioa egingo du, bertako garraio konpainiarekin lortutako akordio bati esker.

Bombardierrek ohar batean jakinarazi duenez, 'Bombardier Flexity' motako 175 tranbia egingo ditu Bruselako Garraio Interkomunaleko Konpainiarentzat (STIB), 480 milioi euroren truke.

Lehen eskaria apirilaren 24an sinatu zuten bi aldeek. Horren arabera, 60 unitate egingo ditu Bombardierrek 169 milioi euroren truke.

Unitate berri horietako batzuek zaharrak ordezkatuko dituzte, eta gainerakoak tranbia flota handitzeko erabiliko dituzte.

60 tranbia horietatik 49k bost bagoi eta 32 metro luze izango dituzte, eta 11k, zazpi bagoi eta 43 metro luze. 2020tik aurrera entregatuko dituzte.

Aurretik ere eginak ditu Bombardierrek STIB konpainiarentzat tranbiak; 1970eko eta 1990eko hamarkadetan eta 2005 eta 2015 bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Brusela Ekonomia Trapagaran Albisteak