Ekonomia -

EAEko zerga sistema

Nork ordaindu behar du opor fiskalen isuna?

Azkenean Espainia zigortzen badute, isuna 50 milioi eurokoa inguru izango da, eta 2013 edo 2014 urtean iritsiko da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak EAEko ''opor fiskalak''legez kanpokoak direla berretsi eta gero, Europako Batzordeak Espainiari isun handia ezartzea eskatu du, diru-laguntzak ez berreskuratzea egotzita.

Gaia oso polemikoa da. Izan ere, foru aldundiek esan dute aspaldi itzuli zituztela laguntzak. Bruselaren arabera, baina, ez dute frogatu.

Europako Batzordeak zehaztu du EAEko agintariek 500 milioi euro berreskuratu behar dituztela oraindik.

Azkenean isuna ezartzen badute, 50 milioi eurokoa inguru izango da, eta 2013an edo 2014an helduko da.

Arazoa nork ordaindu behar duen ezartzea izango da. Bizkaiko Aldundiaren iturriek azaldu dutenez, gaia Kontzertu Ekonomikoaren baitan eztabaidatu beharko dute, baina isuna Espainiako Erresumari zuzenduta egongo da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea