Ekonomia -

EAEko zerga sistema

Laguntzak pixkanaka itzuli ahal izatea eskatu dio EBri Jaureguik

Ministroaren ahotan, bere garaian "fede eta asmo onez" eman ziren laguntza horiek, horregatik egoera "ulertzeko" eskatu dio Europar Batasunari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramon Jauregui Presidentetza ministroak enpresa horien egoera"ulertzeko" eta laguntza fiskal horiek "pixkanaka itzultzen uzteko"eskatu dio Europar Batasunari, enpresa horiek "gehiegi ez kaltetzeko".

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak berretsi egin du gaur euskal ''opor fiskalak'' hots, 90eko hamarkadan Euskadin enpresa berriei emandako laguntzak, legez kanpokoak direla.

Ministroaren hitzetan, bere garaian "fede eta asmo onez" eman zituzten laguntza horiek, "EAEk egoera zaila zuen unean, eta enpresak lagundu egin behar zirenean".

Jaureguiren esanetan, Espainiako erakundeek egoera "ulertzeko" eskatu behar diete Europako Auzitegiari eta Europar Batasunari; halaber, laguntza horiek "pixkanaka itzultzeko aukera" eman behar diete, "bere garaian laguntza horiek legezkoak zirela uste izan zuten enpresak gehiegi ez kaltetzeko".

Jaureguiren ustez, enpresa horiekin negoziatu egin behar da, eta Gobernu Zentralak, Eusko Jaurlaritzak eta foru aldundiek ebazpena nola bete adostu behar dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea