Ekonomia -

EAEko 'opor fiskal txikiak'

Bizkaiko Aldundiak esan du epaiak ez duela eragin praktikorik izango

Foru Aldundiak berretsi du berreskuratu egin zituela 96,3 milioi euroko laguntzak eta 38,5 milioiko interesak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Aldundiak adierazi du errespetatu egingo duela Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ''opor fiskal txiki''ei buruz emandako epaia (legez kanpokotzat jo ditu), baina gaineratu du ez duela eragin praktikorik izango, berreskuratu egin baitzituen laguntza guztiak eta interesak.

Agiri batean, Foru Aldundiak berretsi du 2007an "gauzatu" zuela Europako Batzordearen agindua, eta 96,3 milioi euroko laguntzak eta 38,5 milioiko interesak berreskuratu zituztela.

Nolanahi ere, Europako Batzordeak ukatu egin diru laguntza guztiak berreskuratu izana eta Espainiako Erresumari isuna jartzeko eskatu dio Luxenburgori.

Orain, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak laguntzak berreskuratu zituzten ebatzi beharko du. Bizkaiko Aldundiaren ustez, gutxienez bi urte pasatuko dira epaia atera arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea