Ekonomia -

Pandemia

168.000 langile baino gehiago daude erregulazio txostenen eraginpean EAEn

Gaur eman dituzten datuen arabera, 24.552 dira Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dizkioten aldi baterako lan erregulazioko txostenak.

Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB
Langilea. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aldi Baterako Lan Erregulazioko Txostenen eraginpean dauden langile kopurua 168.804ra iritsi da EAEn, aurreko asteazkenean, Aste Santuaren aurretik, baino 3.000 gehiago, Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailak jakinarazi duenez.

Alarma egoeraren ondorioz aurkeztu diren txostenen kopuruak gora egin badu ere, azken egunotan mantsotu egin da abiadura.

Gaur zabaldu dituzten datuen arabera, Eusko Jaurlaritzari aurkeztu dizkioten txostenak 24.552 dira jada.

Lurraldeka, Bizkaian, 80.424 langileri eragiten dieten 12.637 txosten aurkeztu dituzte; Gipuzkoan, 54.000 langileri eragiten dieten 8.424 txosten; eta Araban, 34.380 langileri eragiten dieten 3.510.

Maria Jesus San Jose Lan eta Justizia sailburuaren hitzetan, txostenen % 24,8 industrian aurkeztu dituzte, % 23,8 ostalaritzan, eta merkataritzan eta ibilgailuen konponketan % 17,3.

Gainera, txosten ia guztiak, % 95, "ezinbesteko kausa" argudiatuta aurkeztu omen dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Lanbide Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa