Ekonomia -

Trenak

CAFek 300 milioi euroko kontratua lortu du Zeelanda Berrian

57 tren elektriko egingo ditu Auckland hirirako eta 12 urteko mantenua bere gain hartuko du. Enpresa beasaindarra Ozeaniako merkatuan sartu da lehenengo aldiz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAFek 300 milioi euroko kontratua sinatu du Zeelanda Berrian 57 tren elektrikoren eta 12 urteko mantenuaren truke, enpresak jakitera eman duenez. Auckland hirirako trenak egingo ditu enpresa beasaindarrak.

Proiektu horri esker, trenak egiten dituen enpresa Ozeaniako merkatuan sartuko da lehenengo aldiz eta nazioarteratzen jarraituko du.

Auckland KiwiRail enpresari 57 tren elektriko salduko dizkio, tren bakoitzak sei bagoi izango ditu eta 380 bidaiari eramateko aukera emango du.

CAFek duela gutxi Londresko Heathrow aireportua hiriarekin lotzeko egin zituen trenen antzekoak izango dira. Besteak beste, 'wifi' zerbitzua eskainiko dute bidaiariek Internet erabil ahal izan dezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea