Ekonomia -

Hitzarmena

Mercadonak 20 supermerkatu irekiko ditu Nafarroan datozen 5 urteetan

Enpresak 2 milioi euro inbertituko ditu establezimendu bakoitzean eta Nafarroako hornitzaileei 120 milioi euroko erosketak egingo dizkio.

800 lanpostu berri sortuko ditu Mercadonak Nafarroan. Argazkia: EFE.
800 lanpostu berri sortuko ditu Mercadonak Nafarroan. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercadona enpresak 20 supermerkatu irekiko ditu Nafarroan datozen bost urteetan, eta horrek 800 lanpostu berri sortuko ditu, gaur Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.

Nafarroako Gobernuak eta Mercadonak gaur sinatuko dute denda berri horiek irekitzeko akordioa. Enpresak 2 milioi euro inbertituko ditu establezimendu bakoitzean eta Nafarroako hornitzaileei 120 milioi euroko erosketak egingo dizkio.

Lourdes Goicoechea Nafarroako Enplegu eta Ingurugiru sailburuak esan du Nafarroarentzat "albiste ona" izango dela, "aberastasuna eta enplegua sustatuko dituelako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea