Ekonomia -

BPGren datuak

Espainia atzeraldian sartzear

BPG % 0,3 jaitsi da 2011ko azken hiruhilekoan. 2012ko lehen hiruhilekoa ere negatiboan amaituz gero Espainia atzeraldian sartuko da.

Espainia atzeraldian sartuko da 2012ko lehen hiruhilekoan. EFE
Espainia atzeraldian sartuko da 2012ko lehen hiruhilekoan. EFE
Espainia atzeraldian sartuko da 2012ko lehen hiruhilekoan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainia atzeraldi ekonomikoan sartzear da beste behin, 2011ko azken hiruhilekoan BPG % 0,3 jaitsi eta gero. Analisten aburuz, joera hori nagusituko da ondorengo hilabeteetan ere.

Hala, Espainiako ekonomia 2012ko lehen hiruhilekoan atzeraldian sartuko dela iragarri dute (bi hiruhileko jarraian hazkuntza negatiboa). Nazioarteko Diru Funtsaren aurreikuspenaren arabera, Espainia atzeraldian sartuko da aurten eta datorren urtean joera horrek iraungo du; 2012an BPG % 1,7 jaitsiko dela iragarri du eta 2013an % 0,2.

2011ko azken hiruhilekoan hazkuntza negatiboa izan arren, urtetik urterako datuei erreparatuz gero, BPG % 0,3 hazi da, eta % 0,7 2011 urte osoan, aurreko bi urteetan atzeraldian egon eta gero.

Estatuko Estatistika Institutuak aurreratutako datuak, duela astebete Espainiako Bankuak emandako datuekin bat datoz.

2012 urtea, negatiboan

BPGk 2011ko azken hiruhilekoan jasan duen atzerapausoak zazpi hiruhilekoren joera positiboarekin amaitu du. Hori baino lehen, Espainiako ekonomiak beste zazpi hiruhileko egin zituen negatiboan. 2010eko lehen hiruhilekoan hasi zen ekonomia berpizten.

Hala ere, Espainiako Bankuak azken txostenean aurreratu bezala, Espainiako ekonomiak 2010ean hasi zuen susperraldi "xumea" 2011n ahulduz joan da, euroguneko zor publikoaren krisiak eraginda, batik bat.

2011n enpleguak ez du berpizte zantzurik izan, guztiz kontrakoa, uda ostean lanpostu gehiago suntsitu dira. 2011ko azken hiruhilekoari dagokion biztanleria aktiboaren inkestak erakusten duenez, 577.000 pertsona gehiago gelditu ziren iaz lanik gabe, eta langabeen kopurua 5,27 milioiraino hazi zen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea