Ekonomia -

Ustezko irregulartasunak

De Miguelek burutu gabeko kontratuen memoriak sinatzen zituen

Eusko Jaurlaritzaren arabera, Inmaculada de Miguelek burutu gabeko kontratu informatikoen memoriak sinatzen zituen. Ibermatica enpresak, aldiz, edozein iruzur "susmotik" kanpo daudela esan du.

Ibermatica enpresaren irudia. Argazkia: Ibermatica.com.
Ibermatica enpresaren irudia. Argazkia: Ibermatica.com.
Ibermatica enpresaren irudia. Argazkia: Ibermatica.com.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Inmaculada De Miguel Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko Harreman zuzendari ohiak burutu gabeko kontratuen memoriak sinatu zituen behin eta berriro, Eusko Jaurlaritzak Fiskaltzari bidalitako txostenaren arabera.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzaren iritziz, De Miguel izan zen Justizia Sailean 2000 eta 2009 urteen artean burututako kontratu informatikoen ustezko irregulartasunen arduradunetariko bat. Urte horietan Joseba Azkarraga (EA) zen sailburua.

Hamabost bat kontratutan antzemandako ustezko irregulartasunak argitzeko, Idoia Mendia Justizia sailburuak Eusko Legebiltzarrari dagokion batzordean bere burua aurkeztea eskatu du.

Bestalde, Inmaculada de Miguelek agiri batean azaldu duenez, errealitatea bestelakoa da, eta berak ez zituen ustezko kontratu irregular horiek sinatu.

Inmaculada de Miguelen hitzetan, "lasai dago", baina salaketak piztutako "astindua eta ulertezintasuna" azpimarratu ditu. Izan ere, esleipen kontratu horien sinadura "Administrazio barruko beste maila bati zegokion".

Bestalde, Ibermatica enpresa "harrituta" dago eta konpainiaren aldetik iruzur susmorik ez dagoela azpimarratu du.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailarentzat burututako proiektu guztiak susmotik kanpo daudela esan du enpresak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea