Ekonomia -

Muskiz (Bizkaia)

Petronorrek aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko du ostiral honetan

Gainera, Visbreaking Unitatea (3 Lantegia) martxan jartzen ari da, 2020ko apirilaren 6tik geldi egon ostean.

Petronor. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Petronor. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza
Petronor. Artxiboko argazkia: Gonzalo Elorza

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Petronor konpainiak aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko du urriaren 1an, eta ohiko ekoizpena berreskuratuko du; izan ere, Visbreaking Unitatea (3 Lantegia) martxan jartzen ari da, 2020ko apirilaren 6tik geldi egon ostean.

Gainera, Crudo 2 martxan jartzeko prestaketa lanak irailaren 16an hasi ziren. Horrela, "fintze destilazioaren erabateko normalizazioa" lortuko dutela azaldu du enpresak agiri batean. Mugikortasunaren murrizketak eraginda merkatuaren eskari falta heldu zen, eta ekoizpena % 40 murriztu behar izan zuten.

Era berean, urriaren 1ean aldi baterako lan erregulazioko espedientea altxatuko dute. Honenbestez, "ohiko ekoizpen, destilazio eta okupazio parametroak berreskuratuko ditu" Petronorrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Petronor Muskiz Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Lan gatazkak