Ekonomia -

Repsol - YPF

YPFren desjabetzearen arrazoiak

Carlos Malaluf Elcano Errege Institutuan Latinoamerikako gaiez arduratzen den ikertzailea uste du Espainiak auzitegira jo behar duela desjabetzeak eragindako kalteak ahalik eta txikienak izateko.

Argentinak YPF desjabetu du. EFE
Argentinak YPF desjabetu du. EFE
Argentinak YPF desjabetu du. EFE

G.P.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Malaluf Elcano Errege Institutuan Latinoamerikako gaiez arduratzen den ikertzailearen esanetan, Argentinako Gobernuak YPF "nazionalizatu" egin duela esan ahal da, akzioen % 51 bakarrik kontrolatuko badu ere.

Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Malalufek adierazi du Espainiari ez zaiola komeni errepresalia-ekintzetara jotzea. "Espainiako Gobernuak bataila legala hasi behar du, Justiziara jo behar du eta negoziazioaren bidea irekitzen saiatu behar da, operazio honen galerak ahalik eta txikienak izateko".

Desjabetze horren atzean egon daitezkeen argudioen harira, Malalufek arrazoi politikoak eta ekonomikoak aipatu ditu:

1. Batetik, arrazoi politikoak daude. Cristina Fernandezek garaipena lortu zuen iazko hauteskundeetan eta horrek zilegitasuna eman dio erabaki sakonak hartzeko.

2. Nolanahi ere, garaipen horren ostean Argentinako Gobernuak bere unerik okerrena bizi du: Buenos Airesen izandako tren-istripu larriak hamarnaka hildako eragin zituen eta egoera ekonomikoa ere ez da ona: Argentinak hazten jarraituko du, baina hazkundea aurreko urteetan baino txikiagoa izango da. Gainera, kapital ugari ateratzen ari da herrialde horretatik atzerrira.

3. Bestalde, Argentinako Gobernuaren abertzaletasunak bi oinarri ditu: batetik, petrolioa berreskuratzea eta, bestetik, Malvinetako gatazka.

Testuinguru honetan erabaki du Argentinak YPF desjabetzea. Era berean, Malalufek uste du kontuan hartu behar dela Espainiak bizi duen egoera ekonomiko ahula, "horrek ere lagundu egin baitu erabaki hori hartzerakoan". Dena dela, "Argentinak erabaki bera hartuko zuen Repsol frantziarra edo italiarra izan balitz ere", zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea