Ekonomia -

Finantzen Euskal Kontseilua

EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu

Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.

Azpiazu, agerraldian. Argazkia: EFE
Azpiazu, agerraldian.
Azpiazu, agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko erakundeek otsailaren 15ean aztertu eta erabakiko dute banku eta energia enpresei ezarri zaizkien aparteko zergen bidez datozen bi urteotan lortuko diren 400 milioi euroak zertara bideratu. 

Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak agerraldia egin du gaur Eusko Legebiltzarreko Ekonomia eta Ogasuneko Batzordean joan den abenduaren 27an Kontzertu Ekonomikoaren aldebiko batzordean hartutako erabakien inguruan azalpenak emateko. 

Zehaztu duenez, Finantzen Euskal Kontseiluan datorren asteazkenean bilduko da dirutza zertara bideratu, eta hiru lurralde historikoen artean nola banatu aztertzeko. 

Aurreikuspen arabera, Estatuak aparteko zerga horien bidez bildutako guztiaren % 6,24 jasoko dute EAEko erakundeek. 2023-2024 aldian, 400-450 milioi euro izan daitezke. 

Azpiazuren arabera, EAEren esku egongo da dirutza nora bideratu erabakitzea eta partidak kudeatzea. 

Aparteko zerga horien bidez jasotako dirutza eskuratu ahal izateko, Kontzertu Ekonomikoan aldaketa bat egin beharko dute. Ituna aldatzen duen legea onartu ondoren, lurralde historiko bakoitzeko Batzar Nagusiek (foru hauteskundeen ostean eratutakoak) sartuko dituzte zerga-figura berriak sistema foralean. Hartara, "ahalik eta arinen hasio dira ogasunak dirua biltzen". 

Taldeek galdetuta, Azpiazuk ez du argitu zer egingo duten aberatsenei ezarritako zerga Konstituzioaren kontrako ebatziz gero (ogasunek orain arte bildutako dirua itzuli beharko lukete). 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Gasteizko Udala Donostiako Udala Krisi ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak EAEko Autonomia Estatutua Gastu publikoa Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia Arabako Foru Aldundia EUDEL