Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Michelin enpresako zuzendaritza eta sindikatuak gaur bilduko dira, lan-hitzarmena negoziatzeko

Greba deitu duten sindikatuek, baztertu egin dute zuzendaritzak egindako azken proposamena, soldata-igoerak ez dituelako KPIa kontuan hartzen, baizik eta enpresaren emaitzei lotutako beste aldagai bat.

Michelin multinazionaleko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Michelin multinazionaleko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE
Michelin multinazionaleko langileen protesta. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Michelin multinazionaleko zuzendaritzak lan-hitzarmena negoziatzeko bilera batera deitu ditu sindikatuak gaur, ekainak 13, 11:00etatik aurrera. Hain zuzen ere, Gasteizko langileek laugarren greba-eguna izan ondoren deitu du bilera, lanuzte gehiago aurreikusten direnean.

Gauzak horrela, hasieran ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitutako greba, orain ere CCOOk, UGTk, CSIFek eta CSMk babesten dute. Gasteizko Michelin lantegian laugarren egunez gelditu dute ekoizpena, lanuzteak % 95eko jarraipena izan ondoren, sindikatuek jakitera eman dutenez.

Gasteizko lantegia, multinazional horrek Espainian dituen lantegien artean handiena da, 3.500 langile ingururekin. Lehen txandan langile gutxi sartu dira fabrikan, eta ez da inolako istilurik izan atean zeuden piketeekin.

Hala, enpresak negoziazio-mahaian berriro biltzea onartu du, astearte honetarako beste bilera bat deituz. Enpresak eskainitako soldata-igoerak % 5 dira urte honetarako, % 3 2024rako, % 2 2025erako eta beste % 2 2026rako. Klausula horri esker, bi urtean behin beste % 2 igo ahal izango litzateke KPIaren igoera horien gainetik igoko balitz (% 10eko mugarekin lehen bi urteetan, eta % 8ko mugarekin hurrengo bi urteetan).

Greba deitu duten sindikatuek, baztertu egin dute zuzendaritzak egindako azken proposamena, soldata-igoerak ez dituelako KPIa kontuan hartzen, baizik eta enpresaren emaitzei lotutako beste aldagai bat.

Soldata-igoerarekin batera, lanaldia murriztea eskatzen dute sindikatuek, eta enpresan soldata-eskala bikoitza kentzea.

Protesta horrekin batera, Lasarte-Oriako Michelin lantegiko beharginak, haien kabuz negoziatzen ari direnak, lau greba-egun egin zituzten joan den astean, ekainaren 2tik 5era, zuzendaritzaren azken eskaintzari uko egin ondoren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Grebak gaur Euskal Autonomia Erkidegoa Multinazionalak berriak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Enpresaburuak Lan gatazkak Automobilgintza