Ekonomia -

Arrantza

600 tonatik gora hegaluze sartu da gaur euskal portuetan

Getariako eta Hondarribiko portuetan hustu dute kopururik handiena. Prezioa, ordea, iaz baino baxuagoa ari da izaten, bataz beste 2,80 euroan saldu baita kiloa lonjetan.

Heluzea portuan. Argazkia: EITB Media.
Heluzea portuan. Argazkia: EITB Media.
300.000 kilo hegaluze deskargatu dituzte Getariako portuan

0:43

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegaluzearen kanpaina martxa onean doa euskal portuetan. Bart gauean 625 tona inguru sartu da. Getarian sartu da kopuru handiena: 300 tona inguru. Hondarribian beste 250 tona hustu dituzte, Ondarroan 40 eta Bermeon 35 tona.

Arrantzaleen hitzetan arrain asko dago eta, gainera, kostaldetik nahikoa gertu. Hori dela eta, Kantauri itsasoko portu gehienetan arrantzatu dute hegaluze asko. Kantabrian 200 mila tonatik gora zenbatu dituzte eta Asturiasen beste 100 mila tona.

Gipuzkoako Kofradien presidente Eugenio Elduaienek baieztatu du "arraina azkar etorri" dela eta "kiloz garai honetarako urterik onena" izango dela 2023a.

Kopuru altuak, ordea, prezioari eragiten dio. Gaur kiloa, bataz beste, 2,80 euroan saldu da lonjetan, iaz baino % 30 merkeago. Kontserba fabrikak arraina merke erosten ari direla esan du Elduaienek.

Harrapaketa ugari izaten ari badira ere, arrantzaleak kezkatuta daude, ontziek kuotak mantendu behar dituztelako eta ezin dutelako nahi beste harrapatu. Iaz hegaluzearen kanpaina ekainetik urrira bitartean egin zuten. Aurten askoz ere lehenago amaituko dutela uste dute. Izan ere, gehienez, 18.805 tona arrantzatu ahal izango dituzte eta, gaur jasotakoarekin, kopuru horren %40ra iritsi dira dagoeneko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Hondarribia argazkiak Gizartea albisteak Ekonomia Albisteak Gaur Ondarroa argazkiak Albisteak Getaria Arrantza