Krisi Ekonomikoa -

'Astelehen beltza' merkatuetan

Burtsak erortzea ekidin du, baina arrisku-sariak errekor berria du

Arrisku sariak 632 puntuko marka berria ezarri du, eta Ibex 35 % 1,10 jaitsi da soilik Espainiak urrira arte eragiketa motzak egiteko debekua jarri duelako merkatuetan.

Arrisku sariak 616 puntutan hasi du gaurko saioa. EFE
Arrisku sariak 616 puntutan hasi du gaurko saioa. EFE
Espainiak erreskatea eskatu beharko du urrian, adituen ustez

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Astelehen beltza' merkatuetan. Espainiako arrisku-sariak  632 puntutan amaitu du saioa, 612 puntutan hasi eta gero.

Hain zuzen ere, arrisku saria 640,10 puntutan kokatu da, 09:32an. Ordu horretan, interesak % 7,521ekoak ziren.

Ibex 35ek % 5,32ko galerak zituen eguerdian, 5.900 puntuak galtzeko zorian. Espainiak urrira arte eragiketa motzak egiteko debekua jarri du merkatuetan, ondorioz IBEX 35 % 1, 10 besterik ez da jaitsi, 6.177,4 punturaino, saioaren amaieran.

12:00etan, Espainiako burtsaren adierazle nagusia 332,40 puntu jaisten ari zen, 5.915 puntutara. Maila txikiena da 2003ko martxoaren 31tik.

Ibexek % 30,93ko galerak pilatu ditu urte hasieratik.

Adituen arabera, inbestitzaileek uste dute Espainia ez dela gauza izango defizit helburua betetzeko, batik bat Valentziak erreskatea eskatu eta beste hiru erkidegok (Katalunia, Gaztela-Mantxa eta Murtzia) berdin egitea aztertzen ari direla aurreratu eta gero.

Europako burtsa nagusiek ere behera egin dute: Milan % 2,76; Paris % 2,89; Londres %  eta Frankfurt % 1,59.  

Espainian, balore guztiak daude gorriz. Galera handienak Gamesak (-% 9,01), FCC (-% 7,87), Acciona (-% 7,38) eta Abengoa (-% 7,13) dituzte.

Ostiralean Eurotaldeak Espainiako bankuen erreskatea onartu bazuen ere, badirudi zorraren inguruko zalantzak desagertu ez direla.

Asteburuan, Mario Draghi Europako Banku Zentraleko (EBZ) presidenteak adierazi du erakundearen zeregina ez dela Estatuen arazoak konpontzea. Horren aurrean, ahots askok krisian esku hartzea eskatu diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea