Ekonomia -

LAN-ISTRIPUA

Bi langile zauritu dira, horietako bat larri, Hernaniko Zicuñaga paper-fabrikan izandako lan-istripuan

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, joan den ostiralean izan zen ezbeharra, bi langileak mantenu lanetan ari zirela. Antza, makina batean harrapatuta geratu ziren.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile zauritu ziren joan den ostiralean, horietako bat larri, Hernaniko Zicuñaga paper-fabrikan mantenu-lanak egiten ari zirela izandako lan-istripuan.

ELA sindikatuak jakitera eman duenez, makina batean harrapatuta geratu ziren bi langileak. Ezbeharraren ondoren, biak ospitalera eraman zituzten, eta bat ZIUn ingresatuta dago. Zaurituetako bat Zicuñaga fabrikako langilea da, eta bestea, azpikontratatutakoa.

"Ez da lehen aldia horrelako istripu larri bat gertatzen dena  mantentze lanak egin bitartean gertatzen dena. 2007 urtean beste bi langile larri zauritu  ziren biltegi batean lanean ari zirela, ur beroa bat-batean sartu eta erre zituenean", nabarmendu du sindikatu abertzaleak.

Lan-istripuei aurre egiteko legedia errespetatzea eskatu du ELAk, eta horretarako, ezinbestekotzat jo du "laneko arriskuen prebentziora bideratzen diren baliabideak handitzea".

Gaur goizean, bestalde, 60 urteko gizonezko bat larri zauritu da Cadreitako kontserba-fabrika batean izandako ezbeharrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Hernani ELA Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Industria albisteak