Ekonomia -

ARRANTZA

EBk adostu du legatzaren harrapaketa % 10,5 igotzea, 11.000 tonaraino

Espainiak Atlantikoan zituen lehentasunak ziren hegoaldeko legatzaren, zapoaren eta oilarraren kuotak handitzea, eta bakailoarena, mihi-arrainarena eta zigalarena dauden horretan uztea.

Legatzekin betetako kutxak Mercabilbaon. Argazkia: EITB Media
Legatzekin betetako kutxak Mercabilbaon
Legatzekin betetako kutxak Mercabilbaon. Argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Arrantza ministroek arrain harrapaketaren banaketarekin lotutako akordioa lortu dute 2024rako. Itun hori 2025era eta 2026ra zabaldu dute zenbait herritan. Horren arabera, % 10,5 igoko da lebatzaren harrapaketa, 11.000 tonaraino. "Mendeko kopuru garrantzitsuena"  da, Espainiako Arrantza ministroaren hitzetan.

Hain zuzen ere, Espainiak Atlantikoan zituen lehentasunak ziren hegoaldeko legatzaren, zapoaren edo oilarraren kuotak handitzea, eta bakailoarena, mihi-arrainarena eta zigalarena dauden horretan uztea.

Negoziazioetan egon den desadostasuna, baina, Frantzia eta Italiaren eskariek ekarri dute. Horrek akordioaren onarpena luzatu du, alde batzuen eta besteen arteko negoziazioek luze jo baitute. Bi herrialde horiek Mediterraneoko arrantza indartzea eskatu zuten.

Horren aurrean, "malgutasun eza" erakutsi du Batzordeak, arrantza egunak % 9,5 gutxitzeko ideia burutik kendu ezinik. Gaueko eztabaidaldiaren ondotik, arrantza egunak % 5 murriztean geratu dira alde biak, betiere Europak ezarritako baldintzetako bi betez gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Europar Batasuna Espainia Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Arrantza