Ekonomia -

Fiskaltzaren aurrean

ELAk Lanbide salatuko du, kontratazioan egindako 'iruzurrengatik'

Langileen lan-baldintzak nahierara aldatzen dituztela salatu du gainera, Ramon Uriarte ELAko ordezkariak.

Txiki Muñoz. EFE
Txiki Muñoz
Txiki Muñoz. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA sindikatuak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua salatuko du Fiskaltzaren aurrean, sindikatuko ordezkariek gaur goizean Bilbon eskainitako prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. Salaketa jartzeko bi arrazoi nagusi eman dituzte: langileen kontratazioan irregulartasunak egotea eta langileen lan-baldintzak nahierara aldatzea.

Langileen kontratazioan izandako irregulartasunen harira, Ramon Uriarte Arabako zerbitzu publikoetako ELAko ordezkariak hitz egin du, eta epaitegiek ELAk Lanbideko lanpostuen behin-behineko esleipenen kontra jarritako 30 erreklamazioetatik 8 onartu dituztela azpimarratu du. Kasu horietan erakunde publikoa zigortu du, prozeduretan “modu arbitrarioan jokatzeagatik”, eta lanpostuen esleipenak baliogabetu ditu, Uriartek jakinarazi duenez.

Langileen hautaketa prozesuak berriz egin beharko dira, eta 15 langile ingururi eragingo die, ELAko ordezkariaren esanetan.

Lan Ikuskaritzak ere hainbat akta zabaldu ditu, ehunen bat langileen kontratazioan iruzurra egon dela argudiatuta, Ramon Uriartek jakinarazi duenez.

Halaber, nahierara, Lanbideko langileen lan-baldintzak aldatu dituztela eta erakundearen baitan lanpostu-zerrendarik ez dagoela salatu du Uriartek. Lanbideko hainbat langilek erakundea salatu dute, laneko jazarpena tarteko, haren hitzetan.

Lanbideko zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako Gemma Zabaleta Lan eta Gizarte Gaietako sailburua jo ditu egoeraren erantzule.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea