Iñigo Cabacas -

Cabacasen heriotza

Giza katea egin dute Bilbon, Iñigo Cabacasegatik 'justizia' eskatzeko

Manifestatzaile batzuek gaztearen irudiarekin batera honako hitzok zekartzan kartela eraman dute: "Non daude erantzule politikoak?".

"Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lelopean egindako giza-katea. EFE
Iñigo Cabacas giza-katea
"Iñigo Cabacas gogoan, Justizia" lelopean egindako giza-katea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

LAB, STEE-EILAS, ESK, CGT eta CNT sindikatuetako kideek giza katea egin dute PSE-EE eta EAJren egoitzetan, Bilbon, Iñigo Cabacas gaztearen kasuagatik justizia eskatzeko. Cabacas Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten inpaktuaren ondorioz hil zen, duela bi urte.

Athletic zalea zen gaztea 2012ko apirilaren 9an hil zen, 28 urte zituela, Ertzaintzak jaurtitako gomazko pilota baten inpaktuak zauritu eta lau egunera, Bilbon, Europako Ligako finalerdietarako bere taldearen eta Schalke 04ren arteko partidaren ostean.

LAB, STEE-EILAS, ESK, CGT eta CNT sindikatuek gaztea oroitu dute, hainbat kontzentraziorekin, PSE-EEren eta EAJren Bilboko egoitzetan. "Heriotza honen arduradunak" direla leporatu die, eta erantzuleak aurkitzea eskatu die.

Eguerdian, mobilizazioko parte hartzaileak giza katean manifestatu dira egoitza sozialistetik EAJrenera arte. Hasierako pankartan honako hau irakur zitekeen: "Iñigo gogoan. Justizia".

Manifestatzaile batzuek gaztearen irudiarekin batera honako hitzok zekartzan kartela eraman dute: "Non daude erantzule politikoak?".

Deialdia egin dutenek justizia eskatu dute "Ertzaintzan zigorrik gabe ez geratzeko", eta "horrelako tragedia berriro ez pasatzeko".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urteurrena Iñigo Cabacas Bilbo berriak Langile Abertzaleen Batzordeak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Azken ordukoa protestak Sindikatuak Euskal sindikatuak