Etxegabetzeak -

Klausula neurrigabeak

HMEI indizea lehen aldiz baliogabetu du Donostiako epaitegi batek

Honenbestez, aurrezki-kutxa auzi-jartzaileei dirua itzuli beharko die. HMEIren eta Euribor +1en arteko aldea ordaindu beharko die Kutxabankek Tolosako bezero batzuei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurrezki-kutxa batek emandako mailegu batean Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizearen (HMEI) aplikazioa bertan behera utzi du Donostiako epaitegi batek. Klausula neurriz kanpokotzat jo du auzitegiak.

Donostiako Merkataritza-gaietarako epaitegiak Kutxabank zigortu du eta "aurrerantzean HMEIren aplikazioa debekatzen dio, Euribor + 1arakin ordezkatu beharko du".

Honenbestez, aurrezki-kutxa auzi-jartzaileei dirua itzuli beharko die. HMEIren eta Euribor +1en arteko aldea ordaindu beharko die Kutxabankek bezeroei; izan ere, Tolosako (Gipuzkoa) bikoteak 2011ko urtarriletik HMEI ordaindu du. Era berean, aurrezki-kutxak interesak ordaindu beharko dizkie.

HMEI Stop

HMEI indizearen aurkako helegitea aurkeztu zuen Tolosako bikoteak. Maite Ortiz eta Jose Mari Erauskin Gipuzkoako Etxegabetzeak Stop plataformako abokatuen laguntza izan du; izan ere, bikotea HMEI Stop plataformako kidea zen.

Maite Ortiz abokatuak azaldu duenez, HMEI indizea baliogabetu duen aurreneko epaia izan da gaurkoa, nahiz eta aurretik epaileren batek etxegabetze prozeduretan bertan behera utzi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea