Gizartea -

Alegian

Gidari bat atxilotuta, onartutako alkohol-tasa 7 aldiz gainditzeagatik

40 urteko gizonezkoa goizaldean atxilotu dute, bere kamioia eseak egiten ari zela, N-I errepidean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek gizonezko bat (40 urte ditu) atxilotu dute Alegian (Gipuzkoa), goizaldean, bere kamioia eseak egiten ari zela gidatzea eta onartutako alkoholemia-tasa 7 aldiz gainditzea leporatuta.Hainbat gidarik larrialdietako 112 zerbitzuari ibilgailu bat N-I errepidean Gasteizerako norazkoan zihoala jakinarazi diote, eta horren ostean Villabonatik joan dela gaineratu dute, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Hainbat patruila mugiarazi eta kamioia aurkitu ostean, Ertzaintzaren ibilgabilu bat haren atzetik jarri da, errepideko gainerako gidariei argiarekin abisatuz, kamioiak “era jarraian” ezkerreko erraila eta eskuineko bazterra hartzen zituela ikusita. Horren ostean, agenteek kamioia Alegiako zerbitzu-gunera “gidatzea” lortu dute, txoferra bertan gelditu du, zintarri batera igota.Gidariak mozkozkeria sintoma nabarmenak zituela ikusita, Ertzaintzak alkoholemia-proba egin dio. Gizonezkoak 1,04 mg/l tasa eman du; horren muga 0,15ean jarrita dago. Ondorioz, atxilotu egin dute, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea