Gizartea -

2012. urteko sariak

Euskal emakume olinpikoak sarituko ditu Sabino Arana Fundazioak

Gorabide elkartea, Mari Puri Herrero margolaria, Euskal Herriko Txistularien Elkartea, Bart de Wever politikaria eta Idom enpresa ere saritu ditu.

Maider Unda. Argazkia: EFE
Maider Unda. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olinpiar Jokoen historian parte hartu duten emakume kirolari euskaldunak sarituko ditu Sabino Arana Fundazioak aurten. Bestalde, Gorabide adimen urritasuna duten bizkaitarren alde lan egiten duen elkarteak ere saria jasoko du.

Juan Maria Atutxa Eusko Legebiltzarreko presidente ohia da fundazio horretako presidentea. Atutxak eta Irune Zuluaga fundazioko zuzendariak 2012ko Sabino Arana sariak aurkeztu dituzte gaur goizean Bilbon.

Halaber, Gorabide elkartea, Mari Puri Herrero margolaria, Euskal Herriko Txistularien Elkartea, Bart de Wever politikaria eta Idom enpresa ere sarituko ditu Sabino Arana Fundazioak.

Sabino Arana Goiri zenaren omenezko sari horien helburua gizartearen alde langiteagatik nabarmendu diren pertsona, erakunde edota kolektiboak saritzea da.

Sari banaketa ekitaldia urtarrilaren 27an izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea