Gizartea -

Madrid Arena

Segurtasun zinegotziak dimititu du Madrid Arena auziagatik

Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun ordezkariak, Antonio De Guindosek, inputatu ostean aurkeztu du dimisioa.

Antonio de Guindos Segurtasun zinegotzia. Argazkia: Efe
Antonio de Guindos.
Antonio de Guindos Segurtasun zinegotzia. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio de Guindos Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun ordezkariak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, Madrid Arena auziagatik (tragedia gertatzean Segurtasun arduraduna zen) inputatu ostean.

Enrique Nuñez Ana Botellaren gobernu taldeko bozeramaileak esan duenez, De Guindosen erabakia "pertsonala" eta "atzera bota ezin dena" da. Halaber, zinegotzi izateko aktarik ez zuela gaineratu du, tragedia gertatu eta hiru hilabetera.

Nuñezek azaldu duenez, Fatima Nuñez Segurtasun ordezkari ohiak eta egun barrutiko zinegotziak jarraitzen du haren postuan, eta Madrilgo Udalak lau inputaturen aurkako helegitea jarriko duela iragarri du.

Zinegotziak abenduaren 3an aurreratu zuen, bere kargua utziko zuela alkateak eskatuz gero, ala auzia jarraitzen duen epaileak inputatuz gero.

Bozeramaileak esan du laster Ana Botella Madrilgo alkateak erabakiak hartuko dituela taldea aldatzeari buruz, berari baitagokio hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea