Gizartea -

Hondakinak

Legazpik 'atez ateko' sistema ezarriko du hondakin organikoentzat

Bestalde, papera eta plastikoa biltzeko sistemaren inguruan erabakitzeko galdeketa egingo dute herrian.

Hondakinak atez ate jasotzeko sistema. EITB
Hondakinak atez ate jasotzeko sistema.
Legazpik atez ateko zabor bilketa martxan jarri aurretik, parte-hartze prozesua abiatuko du

1:21

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legazpiko Udalak hondakin organikoak eta birziklaezinak direnak biltzeko atez ateko sistema ezarriko du. Halaber, papera eta plastikoa nola bildu erabakitzeko "herritarren parte-hartzea" eskatu du, eta prozesu horretan, ez du atez ateko sistemaren aurkako plataformak parte hartuko.

Plataforma horrek iragarri duenez, ez dute prozesu horretan parte hartuko "Udalak ez duelako Legazpiko gehienek nahi dutena aintzat hartzen"; izan ere, herriak hondakin organikoak bosgarren edukiontziaren bidez birziklatzearen alde egin zuela azaldu dute azken hauek.

Kepa Urzelai alkateak iragarri du "herritarren parte-hartzea" bultzatzeko fasea. "Gaikako bilketa pertsonalizaturako lehen pausoak" ematen ari direla esan du, eta helburua zaborren % 73 birziklatzea dela azaldu du.

Otsailaren 7an, Udalaren eta atez ateko sistemaren kontrako plataformaren arteko negoziazioak bertan behera gelditu ziren, ezin izan baitzuten akordio batera iritsi.

Urzelairen iritziz, negoziazioa urtarrilaren 10ean hasi zen, "giroa lasaitzeko asmoz eta bilketa sistema hobetzeko; ez baitu nahiko genituzkeen emaitzak lortzen".

Udalaren hasierako asmoa dena atez ateko sistemaren bidez biltzea zen, baina "negoziazio mahaian egondako jarrerak kontuan hartuta, papera eta plastikoa era berean batu nahi duten galdetuko diegu herritarrei", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken orduko albistea Legazpi azken ordukoa Ekologia gaur Hondakinen berrerabilpena Goierri eskualdea