Gizartea -

Bilera

Rajoy aita santuarekin bildu da Vatikanon

Francisco aita santuak hartuko duen Europar Batasuneko lehenengo gobernuburua da.

Francisco aita santua eta Rajoy. Argazkia: Efe
Francisco aita santua eta Rajoy.
Rajoy Frantzisko aita santuarekin bildu da, Vatikanoan

1:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Vatikanon da Francisco aita santuarekin biltzeko. Aita santu berriak hartuko duen Europar Batasuneko lehenengo gobernuburua da.

Rajoy atzo iritsi zen Romara, eta gaur goizeko hamaiketan Vatikanoko San Damaso patiora joan da emaztearekin eta ordezkari talde txiki batekin.

Suitzako Guardiak jaso du Espainiako Gobernuko presidentea, eta gero liburutegi pribatura joan dira, bertan egingo baitute bilera Rajoyk eta aita santuak.

Espainiaren eta Vatikanoren arteko harreman onak berresteko asmoz joan da Rajoy bertara, eta lehenbailehen Espainiara joateko eskatuko omen dio aita santuari, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Mariano Rajoy Espainiako Gobernua bideoak Gizartea albisteak Aita santua Eguneko albisteak Eguneko albisteak Eliza Katolikoa albisteak