Gizartea -

Ekainean

'Fracking'ari buruzko herri galdeketa egingo dute Kuartangon

Hainbat herritan egingo diren herri galdeketen emaitzak errespetatuko dituzten argitzeko eskatu dio 'fracking'aren kontrako Arabako plataformak Eusko Jaurlaritzari.

Mikel Otero Arabako Fracking Ez plataformako bozeramailea. Argazkia: EiTB
Mikel Otero Arabako Fracking Ez plataformako bozeramailea.
Mikel Otero Arabako Fracking Ez plataformako bozeramailea. Argazkia: EiTB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Otero Arabako Fracking Ez plataformako bozeramaileak jakinarazi duenez, ekainean egingo dute frackingaren inguruko lehen herri galdeketa Araban, Kuartangon, hain zuzen ere. Hainbat herritan egingo diren herri galdeketen emaitzak errespetatuko dituzten argitzeko eskatu dio plataformak Eusko Jaurlaritzari.

Frackinga edo haustura hidraulikoa hidraulikoa presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko eta gas naturala erauzteko teknika bat da. Frackinga arautzeko herri ekimen legegilea aurrera ateratzea eskatzen duten taldeko kideek Eusko Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politikaren Batzordean parte hartu dute gaur, gaiari buruz duten ikuspuntua adierazteko.

Arabako Fracking Ez taldeak herri ekimen legegile bat aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean, gasa lurretik erauzteko teknika hori debekatzea eskatzeko. Legebiltzarrak, ordea, atzera bota zuen ekimena. Legazpin hondakinen kudeaketari buruz egindako herri galdeketari aipamena egin ostean, herritarren iritzia errespetatuko duten galdetu diote plataformako kideek EAJri.

Arabar gehienak teknika horren kontra daudela adierazi du plataformako bozeramaileak. "Herri galdeketak egingo diren herrietako biztanleen iritzia errespetatuko den jakin nahi dugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Gizartea albisteak Frackinga bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Krisi energetikoa Gaubeari buruzko albisteak