Gizartea -

Erasoa Bilbon

Bilbon jipoitutako emakumearen osasun egoerak okerrera egin du

29 urteko biktima eskuak, hankak eta lepoa lotuta zituela topatu zuten. Juan Carlos Aguilarrek aitortu omen du beste emakume bat hil zuela.

Erasotutako emakumearen irudia. EFE
Erasotutako emakumearen irudia. EFE
Erasotutako emakumearen irudia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den igandean Bilboko Zen4 gimnasioan Juan Carlos Aguilar shaolin maisuak bortizki jipoitu zuen emakumearen osasun egoerak okerrera egin du azken orduetan, Basurtuko ospitaleak jakinarazi duenez.

Nigeriako emakumea igandetik dago ospitalean koma egoeran eta "hasierako egoerak okerrera egin du", dio azken mediku txostenak.

Igandean, arratsaldeko 15:40ak aldera, Ertzaintza gimnasio horretara bertaratu zen, hainbat herritarrek eraso baten berri eman eta gero. Ertzainek atea bota behar izan zuten bertara sartzeko, eta eskuak, hankak eta lepoa lotuta zituela aurkitu zuten emakumea.

Biktima 29 urtekoa da, Nigeriakoa, eta prostituzioan lan egiten du. Lehen ikerketen arabera, behartuta eraman zuen gizonezkoak gimnasiora, eta larrialdietako zerbitzuek suspertu eta gero, Basurtuko ospitalera eraman zuten. Koman dago oraindik.

Bestalde, Askabidek, prostituzioan aritzen diren emakumeei gizarteratzen laguntzen dien elkarteak, kolektibo hau "babes gabe" dagoela deitoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea