Gizartea -

Basurtuko Ospitalea

Iñaki Azkunari ebakuntza egin diote

Bilboko alkateari giltzurrun bat kendu diote. Ebakuntza ondo atera dela jakinarazi du Basurtuko Ospitaleak.

Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EITB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EITB
Iñaki Azkuna Bilboko alkatea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Azkuna Bilboko alkateari ebakuntza egin diote gaur goizean, giltzurrun bat kentzeko.

Basurtuko Ospitaleak jakinarazi duenez, ebakuntza ondo atera da. Orain bere onera bueltatzeko tratamendua hartuko du.

Maiatzaren 6an beste ebakuntza bat egin zioten, eta maiatzaren 28an jaso zuen alta. Joan den ekainaren 1ean, bere osasun egoerak okerrera egin zuen eta berriro eraman zuten ospitalera. Ekainaren 11an eman zioten alta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna