Gizartea -

Gertaera

80 urteko gizon bat hilda agertu da Zallan indarkeria zantzuekin

Gainera, emaztea etxebizitzan topatu dute zenbait zauriekin eta, Zallan ere bai, 50 urteko gizonezko batek -ustez bikotearen semea da- trenbidera salto egin du eta zauritu da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

80 urteko gizon bat hilda agertu da bart indarkeria zantzuekin Zallako (Enkarterriak, Bizkaia) etxebizitza batean, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Aipatutako iturrien arabera, etxebizitza horretan ere bere emaztea topatu dute zenbait zauri zituela, eta Gurutzetako Ospitalera, Barakaldo, eraman dute.  Ez dute zehaztu zenbat urte ditu emakumeak.

Gainera, Zallan ere bai, 50 urteko gizonezko batek -ustez bikotearen semea da- trenbidera salto egin du eta zauritu da; Gurutzetako Ospitalera ere eraman dute.

Ertzaintzak ez du adinekoaren heriotza, emaztearen zauriak eta 50 urteko semearen gertaerak lotu, ikerketa zabalik baitago, zehaztu du.

Halere, bertoko hedabideen arabera, semeak aita ustez hil eta geroago bere buruaz beste egiten saiatu da trenbidera salto eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Zalla Enkarterri