Gizartea -

Belgikan desagertu zen

Dagoeneko hiru dira Hodei Egiluzen desagerpena dela eta atxilotutakoak

Galdakaoko gaztea Anberesen desagertu zen, urriaren 18an, lagun batzuekin afaldu eta gero.

Anberesko poliziak atxiloketa gehiago egin ditu

1:05

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Belgikako Poliziak beste pertsona bat atxilotu du, hirugarrena dagoeneko, Hodei Egiluz Diaz Galdakaoko gaztearen desagerpenaren harira, Gazet Van Antwerpen eta Het Laatse Nieuws herrialde horretako egunkariek jakinarazi dutenez.

Hedabide horien arabera, orain atxilotutakoa adingabea da, eta Hodeiren sakelako telefonoa eta kreditu txartela beste biei eman ziena ei da.

23 urteko bizkaitarra urriaren 18an desagertu zen, Anberesen. Gau horretan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute haren berri izan.

Anberesko egunkarien esanetan, gertatutakoa "urrunegi joan zen lapurreta bat" izan liteke.

Belgikako hedabideak bertatik bertara jarraitzen ari dira desagerpenaren albistea, eta gaztearen hainbat argazki publikatu dituzte.

Herrialde horretako Poliziak doako telefono zenbaki bat (116 000) jarri du, gaztearen desagerpenari buruzko informazioa jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea