Gizartea -

'Prestige'

PSOEk epaia errespetatzen du, baina Rajoy eta Cañete seinalatu ditu

Epaia "eskandalu" bat da, IUren hitzetan. Galiziako eta Espainiako gobernuek erabakia "errespetatzen" dute. Nunca Mais plataformak "deitoragarria" eta "bidegabea" dela esan du.

Prestigen hondamendia kostaldean
Prestigen hondamendia kostaldean
Prestigen hondamendia kostaldean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Justizia auzitegien epai guztiak" errespetatzen dituela adierazi du gaur Rafael Simancas PSOEko idazkariak, "gustatu ala ez gustatu". Hamarkada bat igarota, erantzukizun politikoa inork ez hartzea ulertzen ez duela gaineratu du. Rajoy, Alvarez Cascos eta Arias Cañete seinalatu ditu Simancasek.

Prestige-n hondamendiaren inguruko erabakia "berandu" heldu dela uste du Gaspar Llamazares Izquierda Unidako diputatuak. Epaiarekin ados ez dagoela argi utzi du, eta "eskandalutzat" jo du.

Bestalde, auzitegienganako "errespetua" adierazi du Ana Pastor Sustapen ministroak. Gobernu guztiek eta EBk itsasoen kutsaduraren aurka borroka egiteko lan "oso garrantzitsua" egin dutela esateko aprobetxatu du ministroak.

Alfonso Rueda Galiziako Gobernuko presidenteordeak epaia errespetatzen duela adierazi du. Ez du xehetasun gehiagorik eman, erabakia sakonean aztertu nahi duelako. Hala ere, prozeduraren antolamenduak justiziaren irudi ona eman duela goraipatu du Ruedak.

Nunca Mais plataformak, ostera, haserrearekin hartu du erabakia. Epaia "bidegabea" eta "deitoragarria" dela esan du Nunca Maisek. Sententzia "politikoa" dela salatu du, "PPren interesak defendatzen dituelako". Helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari direla erantsi du.

Greenpeace, WWF, Ecologistas en Accion, Oceana eta Amigos de la Tierra elkarteetako bozeramaileek hondamendiaren benetako arduradunak epaitu ez dituztela uste dute. Erabakiak "beste Prestige bati ateak ireki" dizkiola gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea