Gizartea -

Argaltzeko dietak

'Dieta' hitzaren bilaketak % 42 handitu dira Interneten Gabonak joanda

Eguberriak eta, haiekin batera, oturuntza amaigabe, oparo eta ugariak bukatutakoan, erabiltzaile askok Internetera jotzen dute argaltzeko dieten edo erremedioen bila.

Asko pisuarekin borrokan aritzen dira Gabonen bueltan. Argazkia: EiTB.
Asko pisuarekin borrokan aritzen dira Gabonen bueltan. Argazkia: EiTB.
Asko pisuarekin borrokan aritzen dira Gabonen bueltan. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan, Eguberriak eta denbora honetan mahaira bilduta egindako gehiegikeriak bukatutakoan, % 42 handitu da Interneten 'dieta' hitza erabilita egindako bilaketen kopurua. Askok Interneten bilatzen dute, mediku eta dietalari profesionalen aholkuei entzungor eginda, hartutako kiloak di-da kentzeko, ur joanari presa egiteko, modua.

Yahoo enpresak iragarri duenez, dietak bilatzeko orduan, "limoi zuku" da hitz bilatuena, eta haren atzetik "ilargi" eta "zopa" daude.

Laugarren, "Dukan" dieta ospetsuaren izena dago Interneteko atari horretako hitz bilatuenen errenkadan, eta jarraian "Beyonceren dieta" edo "orburuen dieta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gabonetako loteria Erregetako loteria Gabonak 2023 Olentzero 2023