Gizartea -

Cabacas auzia

Operatibo oker batek eragin zuen Cabacasen heriotza, ErNEren ustez

Ostegun honetan lau inputatuetako batek deklaratu du instrukzio epailearen aurrean.

Deklaratzen hasi dira Cabacasen heriotzagatik inputatutako ertzainak

0:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ErNE sindikatuaren ustez, Iñigo Cabacasen heriotza segurtasun operatiboaren antolaketa oker baten ondorioz gertatutako ''istripu latza'' izan zen, eta, beraz, ez zaio ertzain bati gertatutakoaren  erantzukizun penalik ezarri behar.

Ostegun honetan, instrukzio-epailearen aurrean deklaratzera deituta zeuden lau inputatuetatik bi, eta, azkenean, batek deklaratu du. Ikerketan zehar, hiru agentek aitortu zuten gau hartan tiro egin izana. Laugarren inputatua agintean zegoen ertzaina da.

Fiskaltzak uste du zaila izango dela Cabacas hil zuen pilota zein eskopetatatik atera zen zehaztea, eta gertatutakoaz ere aritu da gaur Roberto Seijoo ErNE sindikatuko bozeramailea.

Seijooren ustez, "gau hartan gertatutakoaren inguruko eztabaida guztia operatiboaren diseinuaren ingurukoa izan behar da". "ErNEk dagoeneko behin baino gehiagotan ohartarazi du ez zegoela ados nazioarteko kirol segurtasunen inguruko segurtasun operatiboekin", azaldu du. Horien diseinuan "pertsonaleko gastuan aurrezteari" ematen zioten garrantzia, sindikatuko ordezkariak salatu duenez.

Cabacasen familiak agintariak ere inputatu nahi ditu

Gertatutakoa argitzea eta horren erantzuleak identifikatzea eskatu du familiak, eta, horren harian, agintariak ere inputatzea eskatu du, tartean Miguel Buen orduko sailburuordea eta Jose Antonio Varela Ertzaintzako zuzendaria.

Ostiral honetan bukatuko dira deklarazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea