Gizartea -

Osasuna

Eusko Jaurlaritzak osasuna oinarrizko 'giza eskubidea' dela esan du

Darponek azaldu duenez, osasun prestazioa ez dago Gizarte Segurantzako kotizazioaren menpe, eta etorkin irregularrak funtsezko eta ospitaleko arreta jasotzen ari direla gaineratu du.

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB
Jon Darpon
Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Antonio Arraiza Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendaria Eusko Legebiltzarreko biltzarrean izan dira astelehen honetan, Arabako Unibertsitate Ospitalearen behin betiko plan funtzionala ezagutzera emateko.

Jon Darpon Osasun sailburuak PSE-EEren galdera bati erantzuteko egin du agerraldia. Galdera Eusko Jaurlaritzak erkidegoko pertsona guztiei, euren egoera administratiboa kontuan hartu gabe, emandako osasun laguntza bermatzeari buruzkoa zen.

Darponek nabarmendu duenez, Euskadin osasuna oinarrizko "giza eskubidea" da, eta osasun prestazioa ez da Gizarte Segurantzako kotizazioaren araberakoa. Halaber, etorkin irregularrak funtsezko eta ospitaleko arreta jasotzen ari direla gaineratu du.

Nafarroan aukeratutako eredua errefusatu du, eta Foru Gobernuak onartutako legea (erkidego horretako egoiliarrei sistema publikoaren doako osasun laguntza izateko eskubidea aitortu zitzaien) Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi zuela nabarmendu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea