Gizartea -

Noos kasua

600.000 euro eskatuko dizkiote infantari erantzukizun zibilagatik

Iñaki Urdangarin bere senarra kondenatuko balute, infantak erantzun beharko luke, erantzukizun zibilagatik.

Cristina Infanta. Argazkia: EFE
Cristina Infanta. Argazkia: EFE
Cristina Infanta. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako epaitegiak Cristina infantak 600.000 euro ordaintzea eskatuko du erantzukizun zibil moduan, dohaineko tituluagatik. Horrela, 2003 eta 2007 urteen artean Aizoon enpresak jasotako diru publikoaren erdia itzuli beharko luke, Noos Institutuak bidegabe erabili zuen diruaren erdia, hain zuzen ere.

Eskaera Noos kasuaren inguruan Ustelkeriaren aurkako epaitegia prestatzen ari den akusazio-idazkian bilduko dute, kausa amaitzen dutenerako. Larunbatean infantak deklaratzen duenean, diligentziak amaitutzat emango dituzte, epaitegiko iturriek jakinarazi dutenez.

Gauzak horrela, Iñaki Urdangarin bere senarra kondenatuko balute, infantak erantzun beharko luke, erantzukizun zibilagatik.

Fiskaliak ez du uste infantak delitu penalik egin zuenik, baina erantzule gisa agertuko litzateke, Aizoon enpresako jabe baitzen %50ean Iñaki Urdangarin bere senarrarekin batera. Isun hori jarriko liokete diru-iturriak legez kanpokoak zirela jakin ez arren, Kode Penalaren 122 artikuluak azaltzen duen gisa.

Prestaketa lanak

Infantak larunbatean deklaratuko du Palmako Epaitegietan, goizeko 10:00etan.

Horrela, udaltzaingoek hainbat seinale jarri dituzte epaitegi inguruan ez aparkatzeko, deklaraziorako segurtasun neurri gisa.

Bitartean, epaitegietako langileek Cristina infantak deklaratuko duen aretoa atondu dute.

Kanpoan, hainbat hedabide izango dira lanean: 90 hedabidetako 300 kazetari inguruk eskatu dute akreditazioa.

20.000 euroko kostua

Infantaren deklarazioa dela eta martxan jarriko den segurtasun dispositiboak 20.000 bat euroko kostua izango du, dispositiboko iturriek jakitera eman dutenez. Polizia Nazionalak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak parte hartuko dute dispositibo berezian.

Polizia Nazionalak epaitegietako inguruak kontrolatuko ditu deklarazioa baino lehen eta ondoren. Horretarako Valentziako UIPren bi talde joango dira, bakoitza 50 poliziarekin.

100 polizia horiek Palmara bidean daude. Dieten ordainketak eta bidaiak dispositiboaren aurrekontuaren zatirik handiena eramango dute, iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea