Gizartea -

Ekarpen subordinatuak

Kaltetuak: Mondragon Taldeko 'lapurrak' defendatu ditu Kontsumobidek

Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu dute, bereziki Kontsumobiderena. Bankuen eta enpresen artean "itun bat" lortu dutela esan dute, "iruzurra jasan duten kaltetuak" kontuan hartu gabe.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Kontsumobidek eta Darpon sailburuak, eurek eginiko lana defendatu dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fagorren eta Eroskiren mendeko ekarpenak erosi zituzten bezeroak biltzen dituen elkarteak, Kaltetuak elkarteak, salatu du Kontsumobidek "Mondragon Taldearen lapurrak" defendatu dituela eta kaltetuak "albo batera" utzi dituela.

Ehun bat kaltetu Eusko Legebiltzarraren aurrean bildu dira, Jon Darpon Osasun sailburua eta Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendaria batzordera joan direlako, kaltetuen eskaerak aztertu ostean eskainiko dituzten irtenbideak azaltzera.

Jose Mari Amundarain Kaltetuak elkartearen Gipuzkoako bozeramaileak Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatu du, bereziki Kontsumobiderena. Bankuen eta enpresen artean "itun bat" lortu dutela esan du, "iruzurra jasan duten kaltetuak" kontuan hartu gabe.

"Kaltetuak ez gara mahaian izan", adierazi du Amundarainek. Gainera, horren esanetan, Eusko Jaurlaritza eta alderdi politikoak "Mondragon Taldearen alde ari dira, Eroski eta Laboral Kutxa ez erortzeko"

Eroskik eskainitako irtenbideari buruz, berriz,  "apurrak" direla adierazi du; inbertsioaren % 30 galtzea eragingo luke.

Kaltetuak elkartearen bozeramaileak esan du egoera kalean salatzen jarraituko dutela, eta modu indibidualean bide judizialetik jarraituko dutela. Izan ere, Bilboko auzitegi batek euren aldeko sententzia eman duen arren, "gaur egun" abokatu talde batek ere ez dituela modu kolektiboan defendatu nahi aitortu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eroski albisteak Fagor Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Kontsumoa Kontsumoko Euskal Institutua