Gizartea -

Gertakaria

Gazte bat desagertu da Anberesen, Hodei Egiluz desagertu zen inguruan

Anberesko 'Gazet Van Antwerpen' egunkariak jakinarazi duenez, Polizia Galdakaoko gaztea azkenekoz ikusi zuten tokian desagertutako 24 urteko beste mutil baten bila dabil.

Amberesen desagertu den Germain "Steven" Mboyo Bombole gaztearen irudia. Gazet Van Antwerpen.
Amberesen desagertu den Germain "Steven" Mboyo Bombole gaztearen irudia. Gazet Van Antwerpen.
Hodei Egiluz desagertu zen plaza inguruan beste gazte bat desagertu da

1:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz desagertu zen toki berean 24 urteko beste gazte bat desagertu dela jakinarazi du Anberesko Gazet Van Antwerpen egunkariak. Galdakaoko gaztea Belgikako hiriko erdialdean desagertu zen 2013ko urrian.

Albisteak dioenez, Child Focus erakundea eta Polizia ostegunetik ostiralerako gauerdian desagertutako gaztearen bila dabiltza.

Child Focusen arabera, Germain "Steven" Mboyo Bombole Falcón plaza eta Broewersvliet inguruan ikusi zuten azkenekoz. 1,70 metroko altuera, gorpuzkera atletikoa, eta ile motza eta beltza ditu, eta kapela zeraman desagertu zenean. Betaurrekoak, arropa eta Nike markako oinetako beltzak ere bazeramatzan.

Ikerketa Anberesko Poliziaren eskuetan dago, eta hainbat hipotesi aztertzen ari dira. Datu deigarrienetako bat da Brouwersvilet aldean desagertu zela, 2013ko urrian Galdakaoko Hodei Egiluz gaztea azkenekoz ikusi zuten inguru berean.

Hogei Egiluzen desagerpena

Hodei Egiluz bizkaitarra urriaren 18an desagertu zen, Anberesen. Gau horretan, lagun batzuekin afaldu zuen, eta, 02:00etan, etxera abiatu zen. Harrezkero ez dute ikasle-truke batean parte hartzen ari zen informatika-ingeniariaren berririk.

Ingeniaritza informatikoa ikasi zuen gaztea 2013ko apirilean joan zen Belgikako Createlli enpresan praktikak egitera. Ekainean lanean jarraitzeko kontratua egin zioten.

Zantzu guztien arabera, ekintza kriminal baten biktima izan zen, eta aspaldi hasi zituzten haren gorpua bilatzeko lanak. Eskalda ibaian ere aritu ziren Poliziaren urpekariak, baina ez zuten inolako arrastorik aurkitu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea