Gizartea -

Cristina Uriarte

Uriarte: 'EiTBko postu bakoitzari euskara profil bat eskatuko zaio'

Cristina Uriartek esan du EiTBren euskara plana "euskararen prestigio soziala indartzeko" ekimena dela.

Cristina Uriarte. Argazkia: EFE
Cristina Uriarte. Argazkia: EFE
Uriarte: 'EiTBko postu bakoitzari euskara profil bat eskatuko zaio'

4:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Kultura sailburuak adierazi du EiTBren euskara planak ez duela erakundearen langile guztiei euskara "maila altua" eskatzea aurreikusten. Esan duenez, lanpostu bakoitzari profil bat emango zaio eta ikasketa baldintza batzuk.

Uriartek euskara planaren inguruan aritu da (EiTB 2013-2016 plan estrategikoaren baitan dagoena) Gorka Maneiro (UPyD) legebiltzarkidearen galdera bati erantzunez. Ekimenak "gehiegikeria eta neurrigabekeria" asko biltzen ditu bere ustez eta "EAJren obsesio linguistikoen begirada berri bat" omen da.

Bere hitzaldian, Uriartek esan du EiTBren konpromisoa euskararekiko ez dela "lehentasuna" soilik, "eskaera legal bat" ere badelako.

EiTBren zuzendaritzaren planteamenduari babesa eman dio: horren arabera, kanal guztietako profesionalak, ez bakarrik euskarazkoak, elebidunak izatea.

Halere, esan du bere sailak ez duela "inoiz" euskara maila "altua" eskatu "postu guztietarako", baina lanpostu bakoitzari profil bat emango zaio eta ikasketa baldintza batzuk.

Sailburuak argi utzi nahi izan du plana ez dela "bi egunetan" egiten eta prozesu "luzea" dela. Erakundeko langileak "ondo informatuta" izan dira, bere ustez.

Halaber, plan hau ez dela eskoratze ideologiko bat bezala ulertu behar, ezta jaurtitzeko arma bat bezala ere, “pertsona euskaldunen normalizazio eta orokortze bat positiboki ikusteko” moduan baizik. Horrez gain, “euskararen prestigio soziala indartzen" duela nabarmendu du.

Sailburuak “lana era efizientean” egiteko krisi ekonomikoa aipatu du lanean “sinergiaren” beharra azkartzeko faktoreen artean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskara