Gizartea -

Ezbeharra

Zallan desagertutako gizona onik aurkitu dute

Familiak haren desagerpena ostegunean, 20:00etan, salatu zuen, gizonezkoa etxetik paseatzera irten eta itzuli ez zelako.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zallan (Bizkaia) desagertutako gizonezkoa (72 urte ditu) osasun egoera onean aurkitu dute eguerdian, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Familiak haren desagerpena ostegunean, 20:00etan, salatu zuen, gizonezkoa etxetik paseatzera irten eta itzuli ez zelako. Ostegun arratsalde-gauean eta ostiral goizean, bilaketa lanak eman dituzte, Zallan, gizonezkoa ibili ohi den lekuetan.

Azkenean, Udaltzaingoak 12:15ean, oinez, Urbieta menditik jaistean aurkitu du, eta, dirudienez, osasun egoera onean. Halere, Zallako anbulatoriora eraman dute, azterketa bat egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Zalla Enkartazioak gaur