Gizartea -

Itsas istripua

Hiru marinel hil dira Vigon, bi itsasontzik talka egin ondoren

Halaber, beste bi marinel desagertu dira Cies uharteen inguruan izandako talkan. Bilaketa lanak ezin izan dira gauzatu arratsaldean, itsasoaren baldintza txarren ondorioz.

Oraindik ez dituzte aurkitu bi marinelen gorpuak Vigoko itsasadarrean

1:15

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez hiru lagun hil eta beste bi desagertu dira Vigoko itsasadarrean goizaldean izandako itsas istripuan. Goizeko laurak aldera, bi itsasontzik talka egin dute Cies uharteen inguruan. Antza, merkataritza-ontzi batek eta arrantzontzi batek talka egin dute eta bigarrena hondoratu egin da. Itsas Salbamenduko kideek bost lagun erreskatatu dituzte eta beste bi marinelen bila dabiltza.

Bilaketa ezin izan da gauzatu arratsaldean, itsaso txarraren ondorioz

Itsas Salbamenduko eta Guardia Zibileko urpekariek errefusatu egin dute urperatzea arratsaldean, itsasoaren baldintza txarragatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Galizia albisteak Arrantza kanpaina azken ordukoa