Gizartea -

Kapitulu berri batean

Simpson familiak historiako entzierro azkarrenean korrika egin du

"Ez duzu arbitro baten modura bizi behar" izeneko atalaren hasieran, Simpson familiako kide guztiek zezenen itxura duen sofa talde baten aurrean korrika egin dute.

Simpson familiak Sanferminetako entzierro batean korrika egin du

0:59

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Simpson telesaileko protagonistek sanferminetako entzierro batean korrika egin dute, azken kapituluaren hasieran. Dagoeneko FOX kateak Ameriketako Estatu Batuetan emititu du kapitulua.

"Ez duzu arbitro baten modura bizi behar" izeneko atalaren hasieran, Simpson familiako kide guztiek zezenen itxura duen sofa talde baten aurrean korrika egin dute.

Hasieran, txupinazoa ikusi da, eta, ondoren, familiak Iruñeko kaleetatik korrika egin behar izan du 'zezenak' atzean zituztela.

Sanferminetako uniformea (kamiseta zuria eta zapi gorria) jantzita zuten guztiek, Maggie txikiak izan ezik.

Lasterketa Simpsonen sofan amaitu da, ez zezen-plazan. Azken unean, zezenaren antza zuen sofa batek Homer kolpatu eta telebistaren aurrean tokia hartu du. Historiako entzierro azkarrena izan da Simpson familiarena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea