Gizartea -

Ikerketa

Hodeiren gurasoak: 'Noraezean dabilen itxaropena dugu'

Anberesen desagertutako gaztearen gurasoek aurkitzeko "itxaropena" dute, baina ikerketa talderako bitarteko gehiago eskatu dituzte eta baita herritarren eta lekukoen lankidetza ere.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Herritarren laguntza eskatu dute Hodei Egiluzen gurasoek

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei Egiluz urriaren 19an Anberesen (Belgika) desagertu zen gaztearen gurasoek Fiskaltzak kasua oraindik irekita duela baieztatu dute. Polizia "ona izan daitekeen" pista baten atzetik omen dabil. Horrela, gaztea aurkitzeko "itxaropena" badutela esan dute, baina ikerketa talderako bitarteko gehiago eskatu dituzte, eta baita herritarren eta lekukoen lankidetza ere.

"Hainbat telefono-dei jaso ditugu, Hodei ikusi dutela esanez. Badakigu Poliziak ona izan daitekeen pista bat duela. Epaileak sumarioa sekretupean ipini zuenez, ezin dugu gauza handirik esan. Gutxi barru, publiko egingo omen da", azaldu du Pablok, Hodeiren aitak. Joaquin Almunia Europako Batzordearen presidenteordearekin bildu dira.

Honek "lankidetza eta erakundeen babesa" eskaini die, eta "kasuaren ardura duten erakundeei baliabide gehiago" emango dizkietela agindu die.

Gurasoek esan dutenez, Anberesko fiskalak epaileari "itzuli dio, berriz, ikerketa", eta bi lagun omen daude atxilotuta "soilik", euskal gaztearen ondasunak lapurtu zituztelakoan. "Hirugarrena Aste Santutik aske da. Prentsan azaldu zutenez, mila euroko bermea ordaindu zuten, paperak ez zituelako behar bezala", adierazi dute.

Anberesko Fiskaltzako bozeramaile batek esan du "kasua ikertzeko lanean jarraitzen" dutela, baina ezin izan du datu gehiago eman "sumario-sekretua ezarri zutelako".

"Hodei noraezean dabilen itxaropena dugu. Une honetan, edozein tokitan izan daiteke zazpi hilabetean Poloniara arte joan ahal izan daitekeelako oinez, baina noraezean egon daiteke. Hortik badabil, 'shokeatuta' dago", azaldu dute.

"Iazko urriaren 19an Anbereseko erdigunean (Brouwesvliet eta Suikerrui kaleen artean) izan ziren guztiei eskatzen diegu 04:30 inguruan Jordaenaskaai kalera bidean zihoan gazte bat ikusi zuten gogoratzeko edota Belgikako beste hainbat tokitan, eta baita beste herrialde batzuetan ere, ikusi duten", esan dute gurasoek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao argazkiak Azken ordukoa Bizkaia Hodei Egiluz bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Desagertutako pertsonak Amak albisteak