Gizartea -

Lan istripua

Eusko Jaurlaritza EHUko langilearen heriotza ikertzen ari da

Juan Mari Aburtok lan istripuaren ikerketaren helburua ‘egotekotan’ erantzuleak zehaztea dela argitu du.

Juan Mari Aburto.
Juan Mari Aburto.
Protesta bilkura Leioan, lan istripua salatzeko

2:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Mari Aburtok Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Lan Ikuskaritza eta Osalan atzoko EHUko langilearen heriotza eragin zuen istripua ikertzen ari direla iragarri du. Ikerketaren helburua, 'egotekotan', istripuaren erantzuleak zehaztea dela ere argitu du.

Sailburuak hildako langilearen familiari babesa adierazi dio eta heriotza duten lan istripuak 'giza drama eta hutsegite kolektiboak' direla esan du.

Gure inguruan hartzen diren osasun eta laneko segurtasun neurriak enpresek eta langileek 'funtsezko eran barneratu dituztela' nabarmendu du, eta 'laneko segurtasunean eta osasunean egiten den esfortzua inbertsio bezala' ulertzen dugula.

'Ez da beharrezkoa lan publikoaren segurtasunaren inguruan alarma bat piztea. Protokoloak gero eta estandarizatuagoak daude eta segurtasun neurriak zenbatu ezinak dira', nabarmendu du.

EHU eta sindikatuak Leioako Kanpusean elkarretaratu dira

Atzo Leioako EHUko kanpusean lanean ari zen behargin baten heriotza salatzeko ehunka lagun batu dira gaur Leioako EHUko kanpusean. Hildakoaren senitartekoari babesa eskaintzeko asmoz deitu dute kontzentrazioa sindikatuek eta unibertsitateak.

EHU, ELA, LAB eta Stee-Eilas kanpusean mobilizatu dira CCOO sindikatuak EHUko Bilboko paraninfoan egin duten bitartean.

Unibertsitateko iturriek esan dutenez ‘dena argitu arte’ egingo dira ikerketa lana. Instituzio akademikoak lan horretarako Gaimaz infraestucturas y servicios S.A. eta Servasco Prevención de Riesgos Laborales enpresak kontratatu zituela jakinarazi du. Gertatutakoa argitzeko asmoz enpresa hauekin lanean dihardutela ere esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea