Gizartea -

Atxiloketak

Sei atxilotu Melillan, jihadismoaren aurkako operazio batean

Barne Ministerioaren arabera, atxilotuen artean Maliko gatazkatik itzulitako lehen jihadista espainiarra dago.

6 atxilotu jihadismoaren aurkako operazio batean

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei lagun atxilotu dituzte Melillan, jihadistak Mali eta Libiako erakunde terroristetan sartzen zituen sare batean parte hartzea egotzita.

Atxilotuen artean, Barne Ministerioaren arabera, Afrika mendebaldean entrenatzeko erabiltzen dituzten kanpamenduetan parte hartu ostean, Maliko gatazkatik itzulitako lehen jihadista espainiarra dago.

Operazioa 04:00etan egin dute, Melillan, eta erakundea desegin omen dute. Oraingoz, sei lagun atxilotu, eta zortzi miaketa egin dituzte, Barne Ministerioak jakinarazi duenez. "Javer" operazioa, baina, ez dute oraindik bukatutzat eman.

Iragan martxoan, Espainiako eta Marokoko Poliziek kolpe gogorra eman zioten Espainiako zelula jihadista indartsuenari. Dirudienez, boluntarioak bilatzen zituzten "gerra santua" (jihad) egiteko, eta Al-Qaidaren talde terroristetan sartzen zituzten, Malin eta Sirian. Operazio hartan sei lagun atxilotu zituzten; tartean, hiru kide Melillan, eta sare baten buruzagia, Mustafa Maya Amaya.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Jihadismoa hoy