Gizartea -

'Fracking'a

'Fracking'a debekatzea eskatu du ELAk

Lur azpitik gas naturala ateratzeko teknika debekatzea eskatzeko abian jarri den herri ekimen legegilea babestuko du sindikatuak.

Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB
Adolfo 'Txiki' Muñoz ELAko idazkari nagusia. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lur azpitik gas naturala ateratzeko erabiltzen den teknika debekatzeko eskatu diote ELA sindikatuko kideek alderdi politikoetako ordezkariei. Halaber, frackinga debekatzea eskatzeko abian jarri den herri ekimen legegilea babestuko du ELAk.

Frackinga edo haustura hidraulikoa presio handiko fluido baten bidez harri-geruzak hausteko eta gas naturala erauzteko teknika bat da.

"Fracking ez, ez hemen eta ez inon" goiburupean kontzentrazioa egin dute Eusko Legebiltzarraren atarian. Aurrez, Gasteizko EHUren campusean ingurumenari buruzko jardunaldi batean parte hartu dute.

Ainara Plazaola ELAko ordezkariak hitz egin du kazetarien aurrean, eta sindikatuak energia berriztagarrien aldeko apustua egiten duela nabarmendu, eta gauza bera egiteko eskatu die administrazio publikoei eta sektore pribatuko enpresei.

"Fosiletatik eratorritakoa eta energia nuklearra albo batera utzi behar ditugu, Garoña berriz ez ireki eta frackinga debekatzeko eskatu alderdi politikoei", azaldu du. Haustura hidralikoa pertsonen osasunerako kaltegarria dela eta ingurumenari ere kalte egiten diola azpimarratu du.

Euskal Autonomia Erkidegoan haustura hidralikoa debekatzeko "Fracking ez" plataformak bultzatutako herri ekimen legegilea babestuko du ELAk, eta sinadurak biltzen lagunduko du.

Frackingaren kontrako plataformak 15.000 sinadura baino gehiago bildu ditu, eta Eusko Legebiltzarrari bi hilabete gehiagoko epea emateko eskatu dio; izan ere, 30.000 sinadura behar dira herri ekimen legegilea Legebiltzarrera eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
ELA Gizartea albisteak Frackinga bideoak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea Krisi energetikoa