Gizartea -

Manifestazioak

Milaka taxilarik Uber aplikazioaren aurka protesta egin dute Europan

Lankidetzazko kontsumoaren bitartez, bidaiak antolatzen ditu aplikazioak. Taxistek sektoreko "etengabeko intrusismoa" salatu du.

Alemaniako taxilarien protesta Berlinen. Argazkia: EFE
Alemaniako taxilarien protesta Berlinen. Argazkia: EFE
Taxilariek intrusismoa salatu dute manifestaldietan

1:05

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako, Madrilgo, Berlingo, Londresko, Parisko eta Milango (beste hiri askoren artean) taxilariek Uber aplikazioaren aurka protesta egin dute. Lankidetzazko kontsumoaren bitartez, bidaiak antolatzen dituen aplikazioa "ilegala" dela uste dute. Hainbat hiritan auto-ilara luzeak eta istiluak izan dira taxiaren sektorearen manifestazioengatik.

Milaka taxilarik protestetan parte hartu dute. Mobilizazioek zirkulazio arazoak sortu dituzte eta taxien kopurua ohikoa baino txikiagoa izan da Europako hiri nagusietan.

Bartzelonako Udalaren arabera, ia 4.000 taxilarik bi manifestaziotan parte hartu dute. Lanean ari ziren taxi batzuei eraso egin diete protestetan.

Madrilen, manifestazio batean parte hartu dute Espainia osoko ehunka taxilarik. Manifestazioa Castellana pasealekutik igaro da.

Manifestazioa amaitu ostean Espainiako taxien erakunde nagusiek agiri bat entregatu dute Sustapen, Hazienda, Lan eta Barne ministerioetan.

Protestak Europan

Parisen 300 kilometro inguruko auto-ilarak izan dira goizeko lehen orduetan hiribururako sarbideetan, edozein egunetan izandakoaren bikoitza. Ehunka taxi Roissy Charles de Gaulle eta Orly aireportuetatik irten dira "barraskilo operazioa" deitu duten ekintza batean. Abiadura txikian, trafikoa mantsotzea zuten helburu.

Londresen, manifestazioak Trafalgar enparantzan eta Westminster Parlamentuko gunean izan dira, biak ala biak hiriaren erdigunean.

Italian, Milango ia 5.000 taxiak izan dira eta adinekoak, gaixoak edota ahalmen urrikoak soilik eraman dituzte. Napolin, ordea, 150 taxi hirigunetik abiatu dira Uber aplikazioaren aurka.

Uber aplikazioak, bere aldetik, agiri bat kaleratu du, ez dela "taxilarien etsaia" esanez: "Lankidetzazko kontsumoan formulak aurkitzeko, erabiltzaileak kontaktuan jartzen dituen mugikorrerako aplikazio bat" dela adierazi dute, "garraiatzeko modu ekonomikoagoak bilatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Grebak Europa Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Madril albisteak gaur Lan gatazkak gaur Garraio publikoa Taxiak VTC zerbitzua